
POTX ETA LOTX
Potx eta Lotx Euskal Herriko pailazo talde bat da. Pailazoaren figura goraipatzeko eta gizartean dagokion lekua emateko helburuarekin sortu zen 2017an; eta horretarako formazioak emateaz gain, ikuskizunak ere sortu eta taularatzen dituzte. Azken hauek, antzerkia, dantza eta musika uztartzen dituzte eta pailazo klasikoaren umorea gailentzen da bertan. Ikuskizunak familia guztiari zuzenduta badaude ere, ezin da esan ikuskizun infantilak direnik: Umore zuhurra eta landua darabilgu eta gurasoen barreetan nabaritzen da hori.
Taldea sortu zenetik hiru ikuskizun taularatu ditugu: “Herriko Festetan”, “Etxean” eta “Kaleak Bizirik”. Hauekin lotuta, bideoklip, bideo eta disko ugari kaleratu ditugu eta orain hurrengo lanetan pentsatzen ari gara buru-belarri.
DENDA

AGENDA
Hauek dira hurrengo datak
2022
Maiatza
14
Donostia - Lugaritz
|
18:00
21
|
10.00
Klown ikastaroa Eskoriatzan
2022
Ekaina
Laister data berriak
BERRIAK
Urko Egañaren gidaritzapean, GEURE MITOLOGIA ipuin musikatua kaleratu dugu!